Hasiera

Puntutan dendak sortu duen web gunea da jantzi.eus.

Puntutanek, bertsoa eta euskara oinarri hartuta sortutako diseinuak eskaintzen dituen arren, Puntutanen lan egiteko modua denen eskuragarri jarri asmoz, sortutako gunean da jantzi.

Izan sortzaile, elkarte, herri mugimendu… Jantzi.eus izan liteke zure arropak eskaintzeko ataria. Proiektu bat duzu buruan baina ez zara web denda bat irekitzeko gai ikusten? Nahi duzu zure diseinuak arropatan ikusi baina ez dakizu nondik hasi? Guk, produkzio guztia eta arropen kudeaketa guztia eskaintzeaz gain, atari hau ipintzen dugu zure eskura. 

jantzi.eus/zuknahiduzunizena izango litzake zure web gunea. Bertan zure diseinuak arropatan ikusi eta eskainiko lirateke. Lehen urratsak emateko, Jantzi da zure ataria. Beraz, zatoz eta jantzi hadi plazara!

 

JANTZI proiektuak, arropa eta osagarri pertsonalizatuen zerbitzua modu jasangarrian eta gertukoan eskaintzeaz gain, gure web gunea zure eskura ipintzen dugu; eta gure arropak egiteko makinarekin zure herrira, festara, konzertura joateko zerbitzua eskaintzen dugu.

Mundu honetan, 10 urteko ibilbidea dugu eta 11 proiektu ezberdinentzako arropa personalizatuen zerbitzuak eskaini ditugu. Sortzailea bazera, herri mugimendu edo kirol talde bateko arropa arduraduna, ikastola edo festetako arropak kudeatu behar badituzu… Jantzi da zure aukera egokiena.

Zuk nahi duzun oinarrizko arropatan, zure irudia ipintzea da gure zerbitzuaren oinarria. Gure lan egiteko moduan, ez duzu aurre eskaerarik egin behar. Saldu edo eskainiko dituzun arropak zeintzuk diren jakin gabe… zertarako egin eskaera bat? Zenbat arropa behar dituzun eta behar dituzun horien neurri zehatzik ez badakizu, zertarako egin “badaezpadako” eskaera bat? hauxe da Jantzik sahiesten dizuna.

Motzean esanda, hauek dira urratsak:
1. Arropatara eramango den irudiaren prestatu (gutxienez 10). (Irudi hori, nahi den arropa motatan ipini liteke.)
2.Zein arropatan ipintzea nahi den aukeratu (kamisetak, jertseak…)
3.Jantzik, arropak unean bertan egiten ditu. Beraz, egun batean egin ditzazke, 20; eta hurrengo egunean 2. Zer behar den, hori egingo dugu. (serigrafiara joan ezkero, ale kopuru zehatza eskatzen da…Jantzin, unean behar duzun hori eskatzen duzu)
4. Jantzi.eus gunea ere, zure eskura ipintzen dugu. Zure proiektuak, izan dezake jantzi.eus web gunean “link” bat, eta modu honetara, eskaeren kudeaketaz ahaztu egiten zara. Zure jendea, Jantzin sartu eta bertan egin ahalko lukeelako eskaera. 
5. Jantzik ere, arropak unean bertan egiteko aukera ematen duzu zure herri edo festan. Taloak bezela egiten ditugu arropak. Zurera goaz (herri, festa, elkarte…), eta jendea gure “talo” makinara hurbildu eta unean bertan, nahi duen kolore, arropa mota eta neurrian jarriko genuke zure irudia.

jantzi

Berriak

jantzi hadi plazara