Hasiera

Puntutan dendak sortu duen web gunea da jantzi.eus.

Puntutanek, bertsoa eta euskara oinarri hartuta sortutako diseinuak arropatan eskaintzen dituen arren, Puntutanen lan egiteko modua denen eskuragarri jarri asmoz, sortutako gunean da jantzi.

Izan sortzaile, elkarte, herri mugimendu… Jantzi.eus izan liteke zure arropak edo zure sormen lanak eskaintzeko ataria. Proiektu/produktu bat duzu buruan, baina ez zara web denda bat irekitzeko gai ikusten? Nahi duzu zure diseinuak arropatan ikusi baina ez dakizu nondik hasi? Guk, produkzio guztia eta arropen kudeaketa guztia eskaintzeaz gain, atari hau ipintzen dugu zure eskura. Atari hau, zure sormen lanak eskaintzeko lekua da.

jantzi.eus/zuknahiduzunizena izango litzake zure web gunea. Bertan zure lanak egongo lirateke. Lehen urratsak emateko, Jantzi da zure ataria. Beraz, zatoz eta jantzi hadi plazara!

 

JANTZI proiektuak, arropa eta osagarri pertsonalizatuen zerbitzua modu jasangarrian eta gertukoan eskaintzeaz gain, JANTZI web gunea zure eskura ipintzen dugu.

Zure sormen lanak, Jantzi-n dute lekua. Euskaratik eta euskaraz, plazara zabaltzeko modu bat da Jantzi.

jantzi hadi plazara